Diziplina ezberdinetako sortzaile eta kulturgileen arteko bigarren topaketa antolatu dute Euskal Herriko hainbat mankomunitatek elkarlanean; tartean, baita Urola Kostako Udal Elkarteak ere. "Lankidetza gune baten oinarriak" ezartzea du xede Kultura eta Sormen topaketak: garai nahasietan elkarlanean egitasmoak.
Maiatzean egin zuten lehen topaketa, eta orain, lankidetzan zer egin daitekeen ikertzen hasi behar dute. Horretarako, azaroaren 10ean jarri dute hitzordua, Urola Kostako Udal Elkartean.
17:00etatik 19:00etara izango da saioa, eta parte hartzeko, honako galdetegi hau bete beharko da, azaroaren 7a baino lehen. Zehaztu dutenez, bertaratzeko ez da beharrezkoa izango lehenengo saioan parte hartu izana.