Maialen Sarasuaren 'Cuerdas' film laburrak lehen saria irabazi du Abycine jaialdian

Aitziber Arzallus

Filmaren muntatze lanez arduratu da oriotarra. Aurrez, maiatzean, Cannesko (Frantzia) zinema jaialdiko 61. Kritikaren Astean aurkezteko ere hautatu zuten filma.

Estibaliz Urresola bilbotarrak zuzendutako Cuerdas lanak film laburrik onenaren saria eskuratu du Albaceteko (Espainia) Abycine zinema independentearen jaialdian, eta Maialen Sarasua oriotarrak badu sari horretan partea; izan ere, bera arduratu da filmaren muntatze lanez. Aktore lanetan, berriz, Xanti Agirrezabala azpeitiarrak jardun du.

Cuerdas filma Cannesko (Frantzia) zinema jaialdiko 61. Kritikaren Astean aurkezteko hautatu zuten maiatzean, eta Agirrezabalak orduan esan zuen lanak ibilbide oparoa egiteko abiapuntu egokia izan zitekeela hori. Esan eta izan. Harrezkero, Donostiako zinemaldian erakutsi dute lana, eta orain, bere kategoriako lehen saria irabazi du Albaceten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide