Kalean da urriko KARKARA aldizkaria

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko urr. 6a, 13:54

Gaur arratsaldean hasiko dira banatzaileak urriko KARKARA aldizkaria banatzen.

Herritarrak dira protagonista beti KARKARA aldizkarian, baina oraingoan lagun pila batekin egon gara urriko aldizkaria osatzeko:  Ane Blazquez, Ramunas Almanaitis, Alba Carretero eta Asier Sarasola musikariekin, Euskaraldian parte hartuko duten oriotarrekin eta aiarrekin eta Esperientzia Eskolako kideekin, besteak beste.

Iñaki Iturainek, bestalde, Oroimenaren Kutxa atalean, efemerideak izan ditu hizpide, eta bi mundu bira ekarri ditu gogora; duela 500 urte Elkanok emandakoa, eta orain 50 urte, Julio Villar Gurrutxagak egindakoa. Izan ere, Villarrek Garate du laugarren abizena eta haren amona Orioko Dike Zahar kale baserrikoa zen.

Horrez gain, Eider Laskibarrek ikasturte berriarekin batera ariketa fisikoa egiten hasi nahi dutenentzat gomendio batzuk eman ditu Osasuna atalean, eta Udane Juaristi artista azkoitiarrak, Kanpinaren kanpoaldeko horman egin duen murala ere hobeto ezagutzeko aukera izango da zenbaki honetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide