Gipuzkoako EH Bilduk batzarra egin zuen atzo eguerdian Arraunetxen bere oinarriarekin. Hantxe izan zen Maddalen Iriarte koalizioaren legebiltzarkidea eta Gipuzkoako ahaldungai nagusia hurrengo hauteskundeetan.
Hark sare sozialetan adierazi du bilkuratik "erronkei aurre egiteko indarberrituta" atera direla, eta "ilusioa eta indarra" bizi izan zituztela atzoko batzarrean. "EH Bilduren proiektu politikoak gobernatzeko bokazioa du, eta aurreneko geltokia Gipuzkoa izango da", adierazi zuen.
Bilkuran parte hartu zutenen artean izan ziren, besteak beste, Anuska Esnal Orioko alkatea eta Iñaki Ostolaza, Zumaiakoa.