Euskal arraunlariek arraunketa olinpikoan egindako lana aitortu nahi izan du Manuel Etxeberria Sedano oriotarrak Euskal arraunlariak munduko txapelketetan eta JJOOetan (1970-2000) liburuarekin.
Joan den astean aurkeztu zuen liburua Orioko Kultur Etxean, udalaren babesarekin, eta hain zuzen, udalaren eskutik zozkatu ditu liburuaren bi ale KARKARA.EUSek bere irakurleen artean. Ale bana eskuratu dute, hala, Andoni Garatek eta Olatz Egiak.
Liburua salgai dago herriko hainbat saltokitan.