Ikasturtea hastear da

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko ira. 7a, 08:42

Orioko haurreskola gaur goizean. (Aitziber Arzallus)

Aiako eta Orioko haurreskolak izan dira goiztiarrenak, gaur ireki baitituzte ateak. Aiako Lardizabal Eskolan, Orioko Herri Ikastolan eta Zaragueta Herri Eskolan, bestalde, bihar izango dute lehen eguna.

Ikasturte hasierako urduritasunak iritsi dira Aiako eta Orioko familia askotara. Izan ere, egunotan hasiko dute ikasturtea bi herrietako haurrek, eta dagoeneko hasi dira ikas-materiala prestatzen, lehen egunerako dena prest izateko. Aiako eta Orioko haurreskolak izan dira goiztiarrenak, gaur ireki baitituzte ateak; hala, lehenengoak egokitzapen egunak izango dira haurtxoentzat eta gurasoentzat.

Aiako Lardizabal Eskolan, Orioko Herri Ikastolan eta Zaragueta Herri Eskolan, bestalde, bihar izango dute ikasturtearen irekiera. DBHkoek aurkezpena izango dute lehen egunean, eta HHkoentzat eta LHkoentzat lehen eskola eguna izango bada ere, pixkanaka abiatuko dute ikasturtea.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide