Espainiako Vuelta txirrindularitza probaren bosgarren etapa Oriotik pasatuko da bihar, asteazkena. Irundik irtengo dira txirrindulariak, eta Bilbora bidean, Usurbildik iritsiko dira herrira 13:45 aldera. Hala aurreikusi dute antolatzaileek.
Horregatik, N-634 errepidea tarteka moztu egingo du Udaltzaingoak 12:45etik 14:30era, udalak jakinarazi duenez. Dena den, lasterketa azkar badoa, litekeena da errepidea lehenago irekitzea.