Atzo hildako kamioi gidariaren lankideek protesta egingo dute bihar

Onintza Lete Arrieta 2022ko uzt. 6a, 12:08

Bihar 12:00etan Ederra enpresaren Aiako lantegi aurrean egingo dute elkarretaratzea, enpresa batzordeak deituta. Langilea atzo arratsaldean zendu zen, Orioko AP-8 bidesariaren inguruan, kamioiak istripua izan eta su hartu ondoren.

Lan istripu larria gertatu zen atzo arratsaldean Orion AP-8 bidesariaren inguruan. Kamioi batek istripua izan zuen, eta su hartu zuen. Gidaria hil zen istripu horretan.

Bada, langilearen lankideek elkarretaratzera deitu dute bihar, 12:00etan, Ederra enpresaren Aiako lantegi aurrean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide