Donostialdetik etorriko dira txirrindulariak eta Zudugarai gainetik joko dute Aiara. Ondoren, Santiotik barrena, bueltan etorriko dira Oriora, eta Donostiarantz jarraituko dute. Horrenbestez, bi aldiz igaroko dira herritik, eta 09:00etatik 11:00ak bitartean, N-634 errepidea trafikoari moztuta egongo da bi une jakinetan: 9:55 aldera eta 10:32 aldera. Itzulia Women 2022 txirrindulari proba bihar, ostirala, Gasteizen hasiko da, eta igandean bukatuko da Donostian.