Aberri Egunez, euskal ikurrak balkoietan

Aitziber Arzallus 2022ko api. 17a, 15:15

(Argazkia: Onintza Lete Arrieta)

Gaur, apirilak 17, Aberri Eguna da, eta gainerako euskal herritarrekin batera, hainbat aiar eta oriotarrek zintzilikatu dituzte ikurrinak eta Nafarroako banderak etxeko balkoi eta leihoetan.

Euskal Herria Batera ekinbideak dei egin die euskal herritarrei, Aberri Eguna egun osoz ospatu dezaten. Etxeko balkoi eta leihoetan ikurrak jartzea proposatu dute, eta euskal ereserkiak kantatzea. Hiru kantu proposatu dituzte: Ikusi mendizaleak, Gernikako arbola eta Txoriak txori.

Alderdi politikoek, ordea, bakoitzak bere aldetik ospatu dute Aberri Eguna. EAJk Bilbon egin du ekitaldi nagusia, Plaza Barrian, 11:30ean hasita. EH Bilduk, berriz, manifestazioa egin du Iruñean, 12:00etan hasita. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide