Autobus zerbitzu berezia antolatu du Lurraldebusek Zarauzko Garagardo Azoka dela eta

Juan Luis Romatet 2022ko api. 13a, 16:00

Aste Santuarekin batera, Garagardo Azoka antolatu dute Zarautzen. Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak antolatu ditu ostegunerako eta ostiralerako. 

Pandemiak eragindako bi urteko hutsartearen ondoren, bueltan da Garagardo Azoka Zarautzen. Gaur zabalduko ditu ateak, 19:00etan. Jende kopuru handia espero dute antolatzaileek, eta bertaratuko direnen joan-etorriak errazteko, gaueko autobus zerbitzu bereziak antolatu ditu Lurraldebusek. Ostegunean eta ostiralean izango dira bus hauek; larunbatean, berriz, ohiko gaueko autobus zerbitzua izango da martxan.

Ordutegiak (ostegunean eta ostiralean)

Zumaia Getaria Zarautz Orio
23:00 23:10 23:15 23:25
01:00 01:10 01:15 01:25
03:00 03:10 03:15 03:25
05:00 05:10 05:15 05:25
Orio Zarautz Getaria Zumaia
23:35 23:45 23:50 00:00
01:35 01:45 01:50 02:00
03:35 03:45 03:50 04:00
05:35 05:45 05:50 06:00

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide