2022ko martxoaren 8a

Kalakaren produktu sorta zozkatuko du Karkarak

Karkara 2022ko mar. 8a, 10:41

Kalakaren 'Lotura askatu' poltsa, 'Emariak' koadernoa eta 'Emariak' liburua zozkatuko ditu Karkarak. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta Karkarak Kalakaren produktu sorta bat zozkatuko du bazkideen artean. Kalakaren lanaren oinarriak komunikazioa eta parekidetasuna dira, eta Urolako Komunikazio Taldearen oinarriekin bat egiten duenez, Lotura askatu poltsa, Emariak koadernoa eta Emariak liburua zozkatuko ditu Karkarak. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazlea, berriz, ostiralean jakinaraziko du Karkarak.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute (irabazlea bazkide den egiaztatuko du Karkarak).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide