Eskualdeko enpresei ziberrerasoen inguruko jardunaldia eskainiko die Urola Kostako Udal Elkarteak. Saioaren helburua da azaltzea zeintzuk diren erasorik ohikoenak eta eraso motaren araberako legezko erantzukizunak ezagutaraztea.
Otsailaren 17an izango da saioa, 09:30etik 12:30era, udal elkartearen egoitzan, Zarautzen. Azalpenen ondoren, mahai ingurua egingo dute enpresa parte hartzaileekin. Bertan, gertakarien eta haien legezko ondorioen gainean eztabaidatu eta esperientziak trukatuko dituzte.
Izena emateko, aintzane@urolakosta.eus helbidera mezu bat bidali beharko da, ondorengo datuak zehaztuta: enpresaren izena, IZK, posta elektronikoa, harremanetarako partsonaren izen abizenak eta telefonoa.