Bertan behera utzi behar izan dute Julen Alonso bihar Aian ematekoa zen kontzertua

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 21a, 11:05

Antolatzaileek esan dutenez, aurki jakinaraziko dute data berria, eta biharko emanaldirako sarrerek balioko dute hurrengo emanaldi horretarako.

Julen Alonso musikari oriotarra eta Oinkari dantza taldea elkarrekin ondu duten Eskuetan bihotza ikuskizuna estreinatzekoak ziren bihar Aian, baina duela minutu gutxi antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertan behera utzi behar izan dute emanaldia. Data berria adostu bezain pronto jakinaraziko dutela esan dute, eta biharko sarrerek emanaldi horretarako balioko dutela. Sarrera itzuli eta dirua berreskuratu nahi dutenek, berriz, turismoa@aia.eus helbidera idatzi dezakete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide