Julen Alonsok Aian estreinatuko du 'Eskuetan bihotza' ikuskizuna

Iñigo Gaiton

Hilaren 22an, larunbatarekin, izango da Alonsoren emanaldia probalekuan. Oinkari taldeko dantzariak berarekin izango ditu.

Julen Alonsok disko berria plazaratu zuen abenduan, Eskuetan bihotza izenburupean. Aurreko diskoarekin egin zuen modura, ikuskizuna ere prestatu du abesti bilduma berriarekin batera, eta Aian izango da ikusgai estreinakoz.

Urtarrilaren 22an emango dute kontzertua Aian Alonsok eta bere bandak, eta oholtzan ondoan izango dituzte Oinkariko dantzariak. 22:30ean hasiko da emanaldia.

Sarrerak etzi, asteartean, jarriko dituzte salgai 16:30ean, eta musikaze.com webgunean eta Aiako kultur etxean egongo dira eskuragarri. 10 euroko prezioa izango dute txartelek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide