Orioko eta Aiako haur eskoletan izena emateko modua desberdina izango da aurrerantzean

Karkara

Azaldu dutenez, etenik gabe egongo da zabalik izena emateko aukera ikasturtean zehar.

Maria Maestra eta Kimu haur eskoletan izena emateko modua desberdina izango da aurrerantzean, Haurreskolen partzuergoak hartutako erabakiaren ondoren. Izan ere, orain arte hiru aukera izaten ziren haurrak matrikulatzeko, baina hemendik aurrera, martxan den ikasturtean inskripzioa egiteko aukera etengabe egongo da zabalik.

Bestalde, hurrengo ikasturterako izena eman nahi dutenek, apirilean izango dute horretarako aukera. Deialdi bakarra izango da aurten.

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide