Hazilan programan parte hartzeko epea irekita dago dagoeneko

Mireia Galarza Bastida 2021ko abe. 15a, 09:00

Joan den urteko parte hartzaileak.

Gehienez, eskualdeko 16 partaiderekin osatuko da taldea eta guztiek izango dute enpresetan egonaldia egiteko aukera. Programaren xehetasunak azaltzeko informazio saioa egingo dute bihar.

Martxan da dagoeneko Urola Kostako Udal Elkarteak antolatutako Hazilan egitasmoaren hamahirugarren deialdia. Egitasmoa eskualdeko enpresa, langabe edota lana hobetu nahi duten 20 eta 44 urte bitarteko, eta goi mailako ikasketak dituztenei bideratuta dago. Langabeen kasuan, laneratzen laguntzeko balio du programak, eta lanean ari direnen kasuan, beraien lan aukerak hobetzeko. 

Gehienez, eskualdeko 16 partaiderekin osatuko da taldea eta guztiek izango dute enpresetan egonaldia egiteko aukera. Programaren xehetasunak azaltzeko informazio saioa egingo dute bihar. Online bidez izango da, 11:00etan, eta parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurrez, lotura honetan. Programan izena emateko epea irekita dago jada, eta online bidez egin beharko da, Udal Elkartearen egoitza elektronikoan.

Prestakuntza trinkoa eta praktikak enpresetan

Programak hiru atal nagusi izango ditu. Lehendabizi, zeharkako gaitasunak landuko dituzte "bizipen prestakuntza pertsonalizatua eta integrala" eskainita. Ondoren, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuta, sarean norberaren marketina behar bezala egiteko gakoak ezagutuko dituzte parte hartzaileek. Amaitzeko, eskualdeko enpresa batean 200 orduko praktikaldia egiteko aukera izango dute. 

Orain arte, ekimenak ibilbide "emankorra" izan duela adierazi du UKUEk . Aurreko edizioetan zehar, guztira, 180 pertsonek hartu dute parte. Informazio gehiago, lotura honetan


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide