Banatu ditugu Mugaldekoak taldearen kontzerturako sarrerak

Karkara

KARKARAk bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Mugaldekoak taldeak ostiralean Arraunetxen emango duen kontzertua ikusteko, eta saridunak Ane Gurrutxaga eta Itziar Arrieta izan dira. Dagoeneko jaso dituzte sarrerak.

Ostiral honetan, 19:00etan hasita, Mugaldekoak taldeak kontzertua eskainiko du Arraunetxen, eta KARKARAk bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Ane Gurrutxaga eta Itziar Arrieta izan dira saridunak, eta jada jaso dituzte sarrerak.

Kontzertuaz gozatu nahi dutenek sarrerak aurrez erosi beharko dituzte, Kultur Etxean, bost euroan. Joan den ostiralean jarri zituzten salgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide