Oria ibaia eta Santiago erreka, bete-bete eginda euriteen ondorioz

Iñigo Gaiton

Euria gogotik egin egin du azken egunotan, eta alerta emana zegoen zenbait tokitan, ibaiek gainezka egin zezaketelako. Gaur goizean, itxura hau zuten Orioko errioak eta Aiako Santiago errekak. Bete-bete eginda jaitsi dira biak, halakoetan ohikoa den modura, marroi kolorearekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide