Iker Lizasok eta Iban Aldalurrek Gipuzkoako 3. Mailako Txapelketaren finala jokatuko dute arratsaldean

Iñigo Gaiton 2021ko aza. 27a, 09:00

17:00etan izango da partida, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Andueza eta Rodriguez izango ditu aurkari Orioko Pilota Elkarteko bikoteak.

Gaur, larunbatarekin, Iker Lizasok eta Iban Aldalurrek partida garrantzitsua jokatuko dute palaz. Hain zuzen ere, Gipuzkoako 3. Mailako Txapelketako finalean lehiatuko dira Zumarragan, 17:00ean, hango Andueza eta Rodriguez bikotearen kontra. Finala irabazi edo galdu, datorren denboraldian Orioko Pilota Elkarteko bikotea 2.maila izango da, mailaz igotzea lortuta.

 
 
 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide