Azaroaren 25a

Indarkeria matxista salatzeko mobilizazioak egingo dituzte arratsaldean Aian eta Orion

Aitziber Arzallus

Orion manifestazio zaratatsua egingo dute 19:00etan plazatik abiatuta; Aian, berriz, elkarretaratzea egingo dute plazan, 19:30ean hasita.

Gaur, azaroak 25, indarkeria matxistaren kontra mobilizazioak egingo dituzte Urola Kostako hainbat lekutan, eta baita Aian eta Orion ere. Aian, elkarretaratzea egingo dute plazan, 19:30ean hasita, eta udalak parte hartzeko deia egin die herritar guztiei. Orion, berriz, Xaltxerak talde feministak egin du gaur arratsaldean kaleak hartzeko deia. 19:00etan plazatik abiatuta, manifestazio zaratatsua egingo dute herrian barrena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide