Begirada berriak eraikitzen izeneko erreportajea osatu dute Aitziber Arzallus eta Onintza Lete kazetariek, eta erreportaje nagusi horrez gain, zenbaki honetan Xabier Lizasok Andu baserriko Patxi Lertxundiz idatzitako erreportajea argitaratu da.
Iñaki Iturain kolaboratzaileak heriotza izan du hizpide hilabete honetako Oroimenaren Kutxan, eta hainbat iritzi plazaratu dira, besteak beste Eli Huegunena eta Orioko Xaltxerak Talde Feministarena.
Gainera, bazkideek GUKA gehigarria jaso dute. Aritz Mutiozabal kazetariak Udane Juaristi eta Barbara Stammel margolariak elkarrizketatu ditu, sakon.
Non dago Karkara?
Eta, oraingoan ere, Karkara pertsonaia ezkutatu dugu aldizkariko orriren batean. Aurkitzen duenak Bodegon Sarasuan bi lagunentzako otordua irabaz dezake.
Parte hartzeko baldintza bakarra KARKARAko bazkidea izatea da. Aurkitu baduzu, bidali erantzuna, azaroaren 18a baino lehen, karkara@karkara.eus helbidera.