Aiako eta Orioko eliz-ospakizunak bihar eta etzi

Iñigo Gaiton 2021eko urriaren 31

Bihar eta etzi izango dira ospakizunak bi herrietan, Santu Guztien Egunaren eta hildako egunaren bueltan.

Bihar, azaroak 1, Santu Guztien Eguna izango da. Tradizioarekin jarraituz, Aian eta Orion eliz-ospakizunak egingo dituzte. Astelehenean, Aian 10:30ean izango da Meza Nagusia herriko elizan, eta 11:30ean hildakoen aldeko otoitza kanposantuan.

Orion, berriz, 11:00etan egingo da Meza Nagusia elizan, eta 13:00etan errezoa kanposantuan.

Hilaren 2an, hildakoen egunean, Laurgaingo kanposantuan meza izango da 11:00etan, eta arratsaldean, 19:30ean, herriguneko elizan. Orion ere arratsaldean egingo dute meza asteartean, 18:00etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide