Urriaren 29etik azaroaren 2ra, alegia, ostiraletik asteartera, kintopeko idi probek hartuko dute Aia. Hamairugarren edizio honetan, bederatzi pare gazte ariko dira nor baino nor, Aiako probalekuko 1.800 kiloko harriari beste 200 kilo erantsita.
Hiru jardunalditan gauzatuko dute txapelketa, eta hiru idi parek parte hartuko dute jardunaldi bakoitzean: ostiralean, urriak 29, Asador Iruña (Maruri), La Kruz (Gatika) eta Bixkiak (Errezil) izango dira; larunbatean, urriak 30, Garagartza Elkartea (Laukiz), Intxaurburu (Hernani) eta Olatzar Eraikuntzak (Lezo); eta asteartean, azaroak 2, Txinlo (Lemoiz), Oliden (Orio) eta Lopategi (Billela).
Hiru saioak 21:00etan hasiko dira, eta Saizar Sariketarako proba puntuagarria izango da.