Esnekiak, izozkiak eta txerrikiak ekoizten ditu Mahalak 1996 urteaz geroztik. 25 urte beteta, bere produktuz osatutako saskia zozketatu du Karkarak bazkideen artean, eta Txomin Etxeberria izan da irabazlea. Hala nola jogurta, arroz esnea, urdaiazpikoa, txorizoa eta beste hamaika produktu eskuratu ditu irabazleak.