Lagun bat zauritu da Zudugarai gainean izan den trafiko istripuan

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 12a, 14:04

IƱigo Gaiton.

Auto batek eta moto batek izan dute ezbeharra, eta moto gidaria Donostiako erietxera eraman dute, zaurituta. Uneotan (14:05), errepidea garbitzeko lanetan ari dira.

Gaur eguerdian trafiko istripua izan da Zudugarai gainean, Bilboko noranzkoan. Ertzaintzak Karkarari jakinarazi dionez, 12:30ean jazo da ezbeharra. Auto batek eta moto batek talka egin dute, eta moto gidaria zaurituta eraman dute Donostiako ospitalera. Motoa dagoeneko baztertu dute, baina unoetan (14:05) errepidea garbitzeko lanetan ari dira.    

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide