Traineru denboraldiari saltsa pixka bat jartzeko helburuarekin, arraun porra izan du martxan KARKARAk aurten ere. Hau izan da asmatu beharreko galdera: zenbatgarren amaituko dituzte ligak oriotarrek? Atzo eman zitzaion amaiera denboraldiari, eta sailkapen orokorretan, postu hauetan bukatu dute denboraldia etxeko traineruek: Euskotren ligan bigarren, Eusko Label ligan hirugarren, eta KAE1 ligan bederatzigarren.
Guztira 93 porra egin dituzte KARKARAren irakurleek, eta horien artean, bik bakarrik asmatu dute emaitza. Horien artean zozketa egin da, eta aurtengo porran, Andoni Lizarraldek irabazi ditu Xixario erretegian 2 lagunentzako otordua eta Koolore markako arropa sorta. Zorionak!