KARKARA aldizkariaren iraileko zenbakia eman da argitara dagoeneko. Ohi bezala, Kontxako Estropadekin egin dira aldizkariaren azala eta erreportaje nagusia. Horrez gain, Jakes Goikoetxeari elkarrizketa mamitsua egin zaio. Tokion (Japonia) egindako Olinpiar Jokoetan izan zen udan, kazetari modura, eta han bizitako esperientziaren berri eman du. Era laburragoan, Uranga burdindegiko Maria Angeles eta Santos Uranga anai-arrebei ere egin zaie tartea.
Erreportaje eta elkarrizketez gain, betiko modura, kolaboratzaileen artikuluak ere biltzen ditu aldizkariak.
Hurrengo aldizkaria, urrikoa, hilaren 8an plazaratuko da, ostiralarekin.