Aurten ere ez dute iraileko igandeetako erromeriarik antolatuko Zelatunen

Karkara

Dozenaka lagun bildu ohi dira Ernio mendiaren lepoan iraileko igandeetan.

Koronabirusak eragindako pandemia dela-eta hartu dute antolatzaileek erromeriarik ez egiteko erabakia. Zelatungo bi txabolek antolatu ohi dute erromeria.

Urtero-urtero, Zelatungo bi txaboletako kideek antolatuta, erromeria izan ohi da Zelatunen iraileko igandeetan zein San Juan txiki egunean. Aurten, ordea, bigarren urtez jarraian erromeriarik ez antolatzea adostu dute horiek; COVID-19 gaitzak eragindako pandemia dela-eta hartu dute erabaki hori.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide