Gaurtik aurrera ohiko ordutegia izango dute Lurraldebusen zerbitzuek

Mireia Galarza Bastida 2021ko ira. 1a, 08:30

Gaur arte udako ordutegia izan dute, baina aurrerantzean ohiko martxa berreskuratuko dute lineek. 

Irailaren lehenarekin batera, gaur berreskuratu du Lurraldebusek eskualdeko ohiko autobus zerbitzua. 

Abuztuaren 1etik 31ra, biak barne, udako ordutegia izan dute autobusek, eta, orain, ikasturte berriarekin batera, ohiko martxari ekin diote Aiatik eta Oriotik pasatzen diren UK08, UK09, UK11 eta UK49G lineek. Hona hemen neguko ordutegia. 

Gainera, Lurraldebusek azaldu du LABIren jarraibideen arabera aldaketak izan ditzaketela gaueko zerbitzuek. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide