Senior taldea osatu nahi du Orio Eragin eskubaloi elkarteak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 17a, 09:59

Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, senior taldea osatu nahian dabil Orio Eragin eskubaloi elkartea. Orain arteko denboraldietan gazteagoen mailetan eduki dituzte taldeak, eta aurten pauso bat aurrera eman nahi dute. 

Horretarako, eskubaloian aritu nahi duten eta 2004 urtean edo lehenago jaiotako emakumeei deia egin diete talde kirolean hasteko. Informaizo gehiagorako, orioeskubaloia@gmail.com helbidera idatzi daiteke, edo 605 76 55 33 telefono zenbakira deitu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide