Lehian ariko diren gainontzeko harri-jasotzaileak izango dira Jokin Eizmendi (iazko txapelduna), Paulo Larrañaga, Mikel Lopetegi Urra, Alex Merlo eta Beñat Telleria Telleria IV.a.
Igeldoko Harria harri-jasotze txapelketa ezaguna jokatuko da bihar Donostian, Trinitate plazan, 19:00etatik aurrera. Bertan parte hartuko dute Gorka Etxeberria eta Aimar Galarraga oriotarrek. 134 kiloko harri baldarra ahal beste alditan altxatu beharko dute bost minuturen barruan.
Lehian ariko diren gainontzeko harri-jasotzaileak izango dira Jokin Eizmendi (iazko txapelduna), Paulo Larrañaga, Mikel Lopetegi Urra, Alex Merlo eta Beñat Telleria Telleria IV.a.