Oraindik federazioak xehetasunen berri eman ez badu ere, antolatzaileek sare sozialen bidez jakinarazi dute irailaren 18an jokatuko dela 14. Andatzatik Aiara Igoera. Ohi bezala, 09:00etatik 12:30era, ikuskapen teknikoak egingo dituzte; 13:30ean, errepidea itxiko dute, eta 14:30ean hasiko da txanda ofiziala.