Udalak argitaratu ditu herri baratzeen zozketaren emaitzak, eta esleitu ditu, beraz, 44 partzelak "behin-behinean". Uztailaren 26an egin zen zozketa publikoa, eta lursailak eskatzaileen artean banatu ziren. Lotura honetan dago ikusgai udalak argitaratu berri duen dokumentua.
Zerrenda horretan agertzen diren pertsonek erreklamazioak aurkeztu ditzakete bihartik, hilaren 12tik, aurrera, bost egun balioduneko epean. Epe hori igaro ondoren ezingo da erreklamaziorik egin, eta udalak jakitera eman duenez, abuztuaren amaieran argitaratuko dute behin betiko zerrenda. Behin betiko esleipen horien ondoren, onuradunei hiru eguneko epea emango zaie esleipena onartu edo baztertzeko.