Herritarren abesti proposamenen txokoa, bihartik aurrera Karkara.eus-en

Karkara 2021ko abu. 10a, 11:33

Musikazale askok pozik partekatu ohi dituze beren gustuko abestiak ingurukoekin. Aurrerantzean, oriotarren eta aiarren doinu kutunek tartetxoa izango dute Karkara.eus-en ere.

Hitz idatzia du erreminta nagusi hedabide honek, eta haren bidez heltzen da herritarrengana gehienetan. Bihartik aurrera, ordea, tarte berezia gordeko diogu musikari. Aiako eta Orioko hainbat pertsona ezagunek berariaz hautatutako bost abestiren berri emango dute asteazkenero, Herritarren doinuak atal berezian, eta beraien hautaketaren inguruko azalpenak ere emango dituzte. 

Biharkoan, esaterako, Libana Taboadak hautatutako bost abestiak egongo dira entzungai. Proposamen interesgarri guztien berri edukitzeko, egin jarraipena atal bereziari!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide