Olatu gainean dantzatzeko zortzi proposamen

Karkara 2021ko abu. 11a, 09:00

Surfean aritzeko aukera ezin hobeak eskaintzen ditu kostalde honek. Horregatik, lehen urratsak ematen ibili nahiz aditua izan, guztiek aurkituko dituzte berentzat egokiak diren olatuak. Hemen zortzi proposamen.

1. ITZURUN

Non: Zumaian
Olatu motak: gailur anitzekoa
Hondoa: harea
Marea egokiena: itsasgora
Haizea: hegoaldekoa
Beharrezko maila: hasiberria/ertaina

2. ORROAGA

Non: Zumaia eta Getaria artean
Olatu motak: eskuinekoa
Hondoa: harea
Marea egokiena: ertaina
Haizea: hegoaldekoa
Beharrezko maila: aditua

3. IZUSTARRI

Non: Getarian
Olatu motak: eskuinekoa
Hondoa: harkaitza
Marea egokiena: ertaina-itsasgora
Haizea: hegoaldekoa
Beharrezko maila: aditua

4. AIZPURUPE

Non: Getarian
Olatu motak: ezkerrekoa
Hondoa: harkaitza
Marea egokiena: itsasbehera
Haizea: hegoaldekoa
Beharrezko maila: aditua

5. GAZTETAPE

Non: Getarian
Olatu motak: gailur anitzekoa
Hondoa: harea eta harkaitza
Marea egokiena: guztiak
Haizea: hegoaldekoa-ekialdekoa
Beharrezko maila: hasiberria-ertaina

6. UBIRI

Non: Getaria eta Zarautz artean
Olatu motak: ezkerrekoa
Hondoa: harkaitza
Marea egokiena: ertaina-itsasbehera
Haizea: guztiak
Beharrezko maila: ertaina

7. ZARAUTZ

Non: Zarautzen
Olatu motak: gailur anitzekoa
Hondoa: harea
Marea egokiena: guztiak
Haizea: hegoaldekoa
Beharrezko maila: hasiberria-ertaina

8. ANTILLA

Non: Orion
Olatu motak: gailur anitzekoa
Hondoa: harea
Marea egokiena: guztiak
Haizea: hegoaldekoa
Beharrezko maila: hasiberria-ertaina

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide