Hego Euskal Herrian 1.615 positibo zenbatu dituzte azken orduetan

Ihintza Elustondo 2021ko uzt. 31a, 13:19

Kopuru hori hobera egiten ari da azken egunotan; izan ere, 1.696 kasu baieztatu zituzten ostegunean, eta 1.980 asteazkenean. Atzo 48 lagun ospitaleratu zituzten COVID-19aren ondorioz Osakidetzaren mendeko erietxeetan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak emandako datuen arabera, 1.615 positibo zenbatu zituzten atzo Hego Euskal Herrian. Kopuru hori hobera egiten ari da azken egunotan; izan ere, 1.696 kasu baieztatu zituzten ostegunean, eta 1.980 asteazkenean.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 10.993 proba egin zituzten atzo, eta 1.270k eman zuten emaitza positiboa; beraz, %11,6koa da positibotasun tasa. Bizkaian 669 kasu atzeman zituzten, 386 Gipuzkoan, 199 Araban eta 24 hiru lurralde horietatik kanpo. Nafarroan, bestalde, 2.614 proba egin zituzten, eta 345ek eman zuten emaitza positiboa; %13,2koa da positibotasun tasa.

Atzo 48 lagun ospitaleratu zituzten COVID-19aren ondorioz Osakidetzaren mendeko erietxeetan, eta guztira, 63 lagun daude zentro horietako ZIUetan. Nafarroan, berriz, hamahiru lagun ospitaleratu zituzten atzo; horietako bat, ZIUn. Guztira, 119 pertsona daude ospitaleratuta Nafarroan COVID-19ak eraginda, eta horietatik hogei daude ZIUetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide