Eusko Jaurlaritzak pasa den ostiralean, uztailaren 23an, onartutako dekretuaren ondorioz garraio publikoaren ordutegian aldaketak izango dira. Hala, ordubete lehenago bukatu da gaueko autobusetako zerbitzua kostako autobusei dagokionez. Lehen, larunbatetan, gaueko 3:00etan izaten zen azken busa Zumaiatik-Donostiara bidean, zein Donostiatik Zumaiara. Orain gaueko ordu bietan aterako dira azken busak.
Aldaketak ezarri ondoren, hauek izango dira gauez hartu ahal izango diren azken busak:
UK 49G – Zumaia-Donostia
- Zumaiatik: 23:00 (ostiral gauetan); 23:00, 00:00; 1:00 eta 2:00 (larunbat gauetan)
- Donostiatik: 23:15, 00:00 eta 1:00 (ostiral gauetan); 23:30, 00:00, 01:00 eta 02:00 (larunbat gauetan).