Arraun-zaleentzat gozatzeko moduko estropada jokatu berri da Lekeition. Haizea bihurri ibili da txanden artean, eta arraunerako baldintza gogorrak izan dituzte estropalariek. Itzulerako luzeak ikusgarriak izan dira, eta traineruek olatuak hartzeko aukera izan dute.
Oriok lehen luzean eutsi dio, eta bigarren postuan joan da Donostiarraren atzetik, baina bigarren luzean atzean geratzen hasi da, eta hortik aurrera, ez du estropada burura hurreratzerik izan.
Santurtzik olatu zoragarri bat hartzeko aukera izan du azken luzean, eta horri esker, tarte erabakigarria atera dio Donostiarrari. Haientzat izan da bandera, bigarren txandan Urdaibaik egindako denbora hobetzea lortu eta gero.
Orio laugarren postuan da ligaren sailkapen orokorrean, eta asteburua Ohorezko txandaren barruan ixtea lortu du.
Gaurko sailkapena
1.Santurtzi 20:37,96
2.Urdaibai 20:40,96
3.Hondarribia 20:47,88
4.Donostiarra 20:48,16
5.Orio 20:58,74
6.Ondarroa 21:00,94
7.Cabo de Cruz 21:17,74
8.Ares 21:23,56
9.Lekittarra 21:46,96
10.Zarautz 21:53,34
11. Tiran 21:55,56
Ligaren sailkapen orokorra
1.Santurtzi 84 puntu
2.Hondarribia 78 puntu
3.Zierbena 72 puntu
4.Orio 68 puntu
5.Donostiarra 66 puntu
6.Urdaibai 62 puntu
7.Ondarroa 48 puntu
8.Cabo da Cruz 46 puntu
9.Ares 35 puntu
10.Lekittarra 35 puntu
11.Tiran 25 puntu
12.Zarautz 21 puntu