Bizikideak ez direnen topaketak debekatuko dituzte kalean 00:00etatik 06:00etara

Karkara 2021ko uzt. 14a, 20:58

Labi instituzionalak gaur arratsaldean hartu du erabakia, azken boladan kutsadurek izan duten goraka ikusita.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan kutsatzeen kopurua goraka doala eta, Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen Labi instituzionalak neurriak hartzea erabaki du gaur arratsaldean jendea biltzearen inguruan. Hala, bizikideak ez diren pertsonen topaketak debekatu ditu kalean 00:00etatik 06:00etara.

Labi batzorde teknikoak goizean egin du bilera datu epidemiologikoak aztertzeko eta egun indarrean dauden prebentzio neurriei beste hainbat gehitzea proposatu du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide