Pala txapelketa mistoa jokatuko da Aian eta Orion uztailaren 24an

Iñigo Gaiton 2021ko uzt. 11a, 09:00

Izan Bidea dinamikaren bueltan antolatu da pala txapelketa. Izen ematea Kolon Txikin eta K2n egin behar da.

Uztailaren 24an, pala txapelketa mistoa jokatuko da Aian eta Orion. Izan Bidea egitasmoak bultzatuta antolatu dute lehiaketa, eta jakitera eman dutenez, parte hartzaileek osatuko dituzten bikoteek mistoak izan behar dute derrigorrean.

Izen ematea Kolon Txiki eta K2 tabernetan egin behar da, eta inskripzioak bikoteko 10 euroko prezioa izango du. Partida denak goizean izango dira, antolakuntzak zabaldutako informazioaren arabera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide