Kalean da uztaileko KARKARA aldizkaria

Karkara 2021ko uzt. 2a, 14:28

Aldizkariarekin batera, Iñaki Arrillagak egindako ilustrazioa ere jasoko dute opari modura irakurleek. Horrez gain, bazkideek udako GUKA berezia eta Ikusbera aldizkaria topatuko dituzte postontzian.

Eman da argitara KARKARA aldizkariaren 430.zenbakia, uztaileko aurreneko ostiralarekin batera. Munto eremuan egingo diren alokairu sozialeko etxebizitzetatik abiatuta, herrian higiezinen gaia nola dagoen aztertu da erreportaje nagusian. Bestalde, Eusko Label eta Euskotren ligak bihar hasiko direla kontuan izanik, etxeko traineruetako entrenatzaile eta estropalariekin egon da KARKARA, aurtengo denboraldiak ekar dezakeenaren gainean hitz egiteko. Ohi bezala, kolaboratzaileen artikuluak eta eduki gehiago ere biltzen ditu zenbaki berriak.

Irakurleek opari bat jasoko dute aldizkariarekin batera: Iñaki Arrillagak egindako ilustrazio ederra. Orioko arraunlariei animoak emateko helburuarekin plazaratu dute elkarlanean artistak eta KARKARAk. Horrez gain, bazkideek udako GUKA gehigarri berezia eta Ikusbera aldizkaria ere izango dituzte postontzian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide