Eusko Jaurlaritzak eman du argitara egoera epidemiologikoari buruzko txosten eguneratua, eta horren arabera, Aian (intzidentzia tasa hutsean) eta Orion (48,92ko tasa) ez da positiborik izan.
Eskualdean 16 positibo atzeman dituzte azken orduetan, herenegun baino sei gehiago. Zarautzen sei positibo izan dira, eta herria eremu horian dago, 124,21eko intzidentzia tasarekin. Kasu positibo kopuru bera detektatu dute Zumaian, eta han tasa 518,98an kokatu da, eremu gorrian. Horiez gain, Azpeitian hiru positibo detektatu dituzte (197,12 tasarekin eremu horian), eta Zestoan bakarra (51,36ko tasa).
Positiborik izan ez den herrietan hutsean dute tasa, Azkoitian (41,73ko tasa) eta Orion izan ezik.
Positiboak gora Hegoaldean
Hego Euskal Herriko datuek okerrera egiten jarraitu dute azken orduetan. Herenegun 366 positibo detektatu zituzten, eta atzo egindako frogetan 458 izan dira guztira. Araban 37 atzeman dituzte, Bizkaian 178, Gipuzkoan 165 eta beste herrialdeetan bizi diren herritarren artean 8. Hori dela eta, hiru lurraldeen bataz besteko RO indizea 1,15 izatera pasatu da. Osakidetzaren mendeko ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 20 lagun gehiago ospitaleratu zituzten koronabirusak jota. Momentu honetan, denera 62 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 32 ZIUetan.