Lehengo asteburuan, 16 urtez azpikoen Euskadiko Atletismo Txapelketa jokatu zen Getxon. Kamel Ziani Atletismo Taldeko korrikalari gaztetxoak han izan ziren, eta emaitza onak lortu zituzten. Hain zuzen ere, zilarrezko hiru domina eta brontzezko bat lortuta itzuli ziren etxera.
Ibai Agirrezabala azpitxapeldun izan zen 100 eta 300 metroko lasterketetan, bere markak hobetuz. Sunahi Huegun eta Martin Iriondo bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, 600 meotrokoan. Lucia Paradak ere bere markak hobetzea lortu zuen 100 eta 300 metroko lasterketetan, eta Nizar Ziani bosgarren sailkatu zen 1.000 metrokoan, 2:54 denborarekin.
Bestalde, Jokin Bellidok Ordizian antolatutako 1.500 metroko lasterketan parte hartu zuen, eta 4:02 marka eginda itzuli zen etxera, orain arte egin duen onena.