Gorka Eizmendirentzat "zaila" izan da pasa den asteburua. Hala ere, denboraldiko bigarren podiuma egitea lortu du rally pilotuak. Garaipena lortzeko borrokan "gertuago" izateko helburuarekin jo zuen Galizia aldera, baina izandako zailtasunan kontuan izanik, emaitza "ona" izan dela adierazi du, sailkapen orokorrerako baliagarriak zaizkion puntuak lortu dituelako.
Bestalde, kexu azaldu da antolakuntzarekin: "Ez gara nahi bezain azkar ibili. Lasterkari batzuk, lehentasuna zutenak, bi minutuko aldearekin atera dira, eta gu minutu bakarrekoarekin. Lurretik altxatutako hauts gehiagorekin gidatzera behartu gaitu horrek, eta kaltegarria izan da errendimenduari begira. Gure desadostasuna azaldu diegu antolatzaileei".