GUKA magazinaren laugarren atala ikusgai izango da ostiralean 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Karkara.eus-en. Besteak beste, Nadeth Agirre Orioko emakumeen traineruko patroiari egindako elkarrizketa izango da ikusgai, baita Azpeitian egindako eskaladari buruzko erreportajea ere.