TALAI MENDI TRAIL

Irudietan: Oriotar eta aiar ugarik parte hartu du goizean egin den mendi lasterketan

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 23a, 14:26

Talai Mendi Trail lasterketan atera diren korrikalariek 14 kilometroko ibilbidea egin dute goizean. Ikusle dezente izan da ibilbideko puntu desberdinetan, eta helmugan, txalo artean hartu dituzte korrikalariak. 

Plazatik aterata, Goiko Kaletik eta San Martin ermitaren paretik pasatu eta gero, Kukuarriraino igo dira zuzenean korrikalariak goizeko lasterketan. Lusarbe baserriaren aldera egin dute segidan, eta Kukuarrira hartu dute buelta berriz, handik berriro plazara jaisteko. Ibilbidea egoera onean aurki dute, lokatz gehiegirik gabe, eta eguraldia ere aldekoa izan da lasterkarientzat. Sari banaketa udaletxean egitea erabaki du antolakuntzak, osasun krisia dela-eta, jende pilaketak ekiditeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide