Bina positibo izan dira Orion eta Aian azken orduetan

IƱigo Gaiton 2021ko mar. 31a, 13:28

Azken zazpi egunetan 11 positibo detektatu dituzte Aian, eta herriak 604,53ko tasa du gaur gaurkoz; Oriok, aldiz, 81,54koa. Eskualdeari dagokionez, 20 positibo izan dira denera, herenegun baino 9 gehiago.

Eusko Jaurlaritzak duela gutxi eman ditu argitara izurritearen gaineko datu eguneratuak, eta horien arabera, Aian eta Orion bina kasu detektatu dituzte. Aiako kasuan, azken zazpi egunetan hamaika positibo izan dira, eta intzidentzia tasak gora egiten jarraitu du herrian. Zazpi egun horietatik bitan ez dute positiborik zenbatu, eta 604,53ko tasa dute gaur gaurkoz.

Urola Kostari dagokionez, 20 positibo detektatu dira denera. Herenegun egin zituzten frogetan 11 atzeman zituztela kontutan izanik, azken orduetako zenbakiak okerragoak izan dira. Azkoitia da Urola Kostan positibo gehien izan duen herria, bost kasurekin. 166,9ko intzidentzia tasa dute gaur gaurkoz, eta eremu horian daude.

Azpeitian —144,55—, Zarautzen —248,43— eta Zumaian —162,82— hiruna kasu detektatu dituzte, eta hiru udalerriak eremu horian daude kokatuta. Getarian —106,01—, aldiz, bi kasu zenbatu dira.

Eskualdeko gainontzeko herrietan ez da positiborik izan.

792 positibo Hego Euskal Herrian

Azken orduetan 792 koronabirus kasu detektatu dira Hego Euskal Herrian. Herenegun egindako frogetan 683 izan zirela kontutan hartuta, zifren gorakada nabarmena da. Positibo horietatik 118 Araban detektatu dituzte, 297 Bizkaian, 210 Gipuzkoan eta 161 Nafarroan. Beste lurraldeetan bizi diren 6 herritarrek ere eman dute positibo.

Hala, positibotasun tasa %7,7 da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta RO Indizea 1,14ra igo da. Azken orduetan koronabirusak jotako 39 pertsona ospitaleratu dituzte hiru lurraldeetako erietxeetan, eta denera 273 lagun daude ingresatuta; horietatik 84, ZIUetan.

20 positibo izan dira eskualdean. Herenegun egin zituzten frogetan 11 detektatu zituztela kontutan izanik, azken orduetako zenbakiak okerragoak izan dira. Azkoitia izan da Urola Kostan positibo gehien izan duen herria, bost kasurekin. 166,9ko intzidentzia tasa dute gaur gaurkoz, eta eremu horian daude.

Azpeitian —144,55—, Zarautzen —248,43— eta Zumaian —162,82— hiruna kasu izan dira, eta hiru udalerriak eremu horian daude kokatuta.

Aian —604,53—, Getarian —106,01— eta Orion —81,54—, aldiz, bina positibo zenbatu dituzte. x

Eskualdeko gainontzeko herrietan ez da positiborik izan.

792 positibo Hego Euskal Herrian

Azken orduetan 792 koronabirus kasu detektatu dira Hego Euskal Herrian. Herenegun egindako frogetan 683 izan zirela kontutan hartuta, zifren gorakada nabarmena izan da. Positibo horietatik 118 Araban detektatu dituzte, 297 Bizkaian, 210 Gipuzkoan eta 161 Nafarroan. Beste lurraldeetan bizi diren 6 herritarrek ere eman dute positibo.

Hala, intzidentzia tasa %7,7 da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta RO Indizea 1,14ra igo da. Azken orduetan koronabirusak jotako 39 pertsona ospitaleratu dituzte hiru lurraldeetako erietxeetan, eta denera 273 lagun daude ingresatuta; horietatik 84, ZIUetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide