Oihane erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko KARKARAren taldean. Otsailaren 1ean jarri zuten martxan jokoaren seigarren denboraldia, eta zortzi asteren ostean 2.200,02 puntu lortu ditu irabazleak, eta beraz, hark eskuratu du Ekain sagardo kaxa ekologikoa.
Oihaneren atzetik Unam erabiltzailea sailkatu da bigarren 2.180,80 puntu eskuratuta, eta Iker Gurrutxaga hirugarren, 2.147,42 puntu batuta. Irabazleak KARKARArekin jarri beharko du harremanetan saria eskuratzeko; karkara@karkara.eus posta elektronikora mezua idatzi beharko du bere izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.
Codesyntax enpresak garatu du Egunean Behin jokoa, eta seigarren denboraldian aurrekoen logika bera erabili dute oraingoan ere: zortzi astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartu dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.