Haurreskoletan matrikula egiteko epea apirilaren 12tik 21era egongo da zabalik

Karkara 2021ko mar. 25a, 09:44

Aiako eta Orioko haur eskoletan matrikula egiteko epea aurreratu egin dute, eta Aste Santuen ondoren egongo da zabalik horretarako epea.

Haurreskolen Partzuergoko haur eskolak dira Aiakoa eta Oriokoa, eta jakinarazi dutenez, matrikulazio epea aurreratu egin da, eta apirilaren 12tik 21era egongo da zabalik izena emateko epea. Aste Santuen bueltan zabalduko dute epe berria, beraz.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide